XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errazki ikus eta froga daitekeenez:

Goiko determinantearen garapena kontutan harturik, .

Hau da, ordena aldatu arren, biderkadura mixtoa ez da aldatzen permutazioaren norantza aldatzen ez bada.

2.19. irudia. Biderkadura mixtoaren esangura geometrikoa.

Esangura geometrikoari dagokionez (2.19. irudia), A, B eta C bektoreek osotzen duten paralelepipedoaren bolumena adierazten duela esan behar da, ; delakoa oinarriaren azalera izanik, eta , paralelepipedoaren altuera ( alegia).

Esangura geometrikoan finkatuz, erraz ikusten da ezen hiru bektoreak planokideak direnean, dela.

2.4. KURTSOREEN SISTEMAK

Bektoreen sailkapena egitean ikusi genuenez, kurtsoreak bektore labainkorrak dira, hots, norabidea, norantza eta modulua ezagunak ditugu, baina aplikazio-puntua zuzen batetako edozein da.

Adibide gisa, indarra eta abiadura angeluarra aipa ditzakegu (azken hau, sasibektorea da).

Izatez, indarrak kurtsore modura tratatzean, gorputzak solido zurruntzat dauzkagu.

Elastikotasuna kontutan hartzean, ezin daiteke modu berean egin eta hemen esaten denak ez du balio.